Bertsolaritza

Maddi Agirre nagusitu da Arabako txapelketako hirugarren saioan

Bigarren sailkatu da Asier Otamendi, eta haren atzetik Xabi Igoa, Danel Herrarte, Rikardo Gonzalez de Durana eta Eli Zaldua. Argituta geratu da finalerdietan kantatuko duten hamabi bertsolarien zerrenda.

Maddi Agirre gaur arratsean, Izarran kantuan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Maddi Agirre gaur arratsean, Izarran kantuan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Ainhoa Sarasola.
2026ko otsailaren 21a
21:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioa jokatu dute gaur arratsaldean, Izarrako kultur etxean. Asier Otamendi, Danel Herrarte, Eli Zaldua, Maddi Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa aritu dira kantuan, eta Agirrek bildu du puntu gehien: 251 puntu denera. Irabazlearen puntu kopuru bera eskuratuta, bigarren sailkatu da Otamendi, eta haren atzetik Igoa (249), Herrarte (239,5), Gonzalez de Durana (229,5) eta Zaldua (225). 

Horrenbestez, argituta geratu da finalerdietan kantatuko duten hamabi bertsolarien zerrenda. Lehen hiru saioak irabazita, Agirrek, Aroa Arrizubietak eta Peru Abarrategik lortu dute finalerdietarako txartela; eta puntuazioaren arabera sailkatu dira, berriz, Martin Abarrategi, Otamendi, Igoa, Iñaki Viñaspre, Sabin Abarrategi, Ekaitz Samaniego, Herrarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoa.

Martxoaren 7an izango da lehen finalaurrekoa, Dulantzin, eta martxoaren 14an bigarrena, Aramaion. Bi saio horietan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duten Gasteizen martxoaren 28an jokatuko den finalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.