Irudia. Altsasu
                        
            
        Manez eta Kobreen doinuak lagun
 
    
    Manez eta Kobreak taldearen kontzertua hartu zuen atzo iluntzean Altsasuko (Nafarroa) Iortia antzokiak. BERRIAk, Sakanako BERRIAlagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak elkarlanean antolatu zuten emanaldia, eta aretoa ia erabat bete zuen jendeak. Kalakan taldean nahiz beste hainbatetan aritu ondotik sortu zuen proiektua Thierry Biskarik. Ahotsak eta haize instrumentuak nahasten ditu taldeak, eta joan den martxoan plazaratu zuen lehen diskoa. Hartan jasotako doinuak jo zituzten atzo Altsasun.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            