62 urtetan hil da Manolo Solo aktore espainiarra, sortzez Manolo Fernandez. Tarde para la ira filmean egindako lanari esker bigarren mailako aktorerik onenaren Goya saria eskuratu zuen, baina goi mailakoen zerrendara heldua zen hori baino lehen ere. Beste lau alditan ere izendatu zuten Goya sarietara, hain zuzen, El buen patrón, Cerrar los ojos, Una quinta portuguesa eta B, la película filmengatik.
Anatomía de un instante (2025) telesailean ere arrastoa utzi zuen Solok. Javier Cercasen liburuan oinarritutako film horrek 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea kontatzen du, eta bertan Gutierrez Mellado jeneralaren larruan sartu zen aktorea. Oso gaztetandik erakutsi zuen aktore izateko grina. El vivo retrato (1986) filma izan zuen bere lehena, eta beste 50 inguru heldu ziren atzetik. Zuzendari ezagun askorekin egin zuen lan, besteak beste, Guillermo del Tororekin eta Isabel Coixetekin.
Telesailetan ere parte hartu zuen, baita antzezlan ugaritan ere, esaterako honako hauetan: Mrs. Dalloway, Smocking Room, Las guerraz correctas de G. Ochos, El inspector, Ruiz Barcenas, Los cuerpos perdidos, Las de Caín eta Romeo y Julieta.
Musikan munduan ere nabarmendu zen, batik bat baxu eta gitarra jotzaile gisa. Lagunarteko rock talde batean aritzeaz gain, zenbait kolaborazio ere egin zituen, besteak beste, Heroes del Silencio taldearekin.