Musika

Manu Chaok Lizarran joko du

Kantari eta musikari paristarrak abuztuaren 10ean emango du kontzertua

Manu Chao, 2014ko uztailaren 9an Donostian emandako kontzertuan. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
mikel lizarralde
2016ko ekainaren 29a
18:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lizarrako (Nafarroa) Los Llanos parkean joko du abuztuaren 10ean Manu Chaok (Paris, 1961). Herriko festetan izango da orduan Lizarra, eta kontzertua doakoa izango da.

Orain dela bi urte, 2014ko uztailean, jo zuen azkenekoz Manu Chaok Euskal Herrian. Donostiako Piratek antolatutako Edozer dugu posible egunari amaiera emateko kontzertua eman zuen milaka lagunen aurrean Zurriolako hondartzan. Urte bereko azaroan Bilbon izan zen Mano Negrako kide izandakoa. Orduan, ordea, Fermin Muguruzaren, Jorge Aldereteren eta Harkaitz Canoren Black is beltza nobela grafikoaren inguruan antolatutako jardunaldietan izan zen hizlari.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA