Kritika. Musika

Mar Pujol

Mar Pujol
Andoni Tolosa.
2026ko azaroaren 8a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

MAR PUJOL

 

'Daquesta aigua no en beuré'

Diskoetxea: Hidden Track Records.

2024ko Cançons de Rebost estreinako lan ederraren ondotik zenbait single kaleratu ondoren, 2026ko udazkenean kaleratu du bigarren disko luzea Mar Pujolek. Udazkenean, ziurrenik urte sasoirik egokiena delako Prats de Lluçanesko kantari gaztearen kantuentzat. Ahots gozo eta xuxurlaria, gitarra klasikoaren arpegioak eta harizko tresnaren baten laguntza (txeloa, kontrabaxua) horixe da melodia geldo, intimista eta ederreko kantu hauen janzkera. Hori bai, aurrekoarekin lehenengo entzunaldian itsasten zitzaizkizun katalanaren hitz, xuxurla eta doinu sentikorrak; oraingo honetan, bigarren entzunaldian gertatuko zaizu. Baina lasai, hasierakoen intentsitate berarekin.

 

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA