Marisa Gonzalez artistak (Bilbo, 1945) Female Open Space Invaders / Ellas filipinas egitasmoaren barruko hainbat argazki bideo-sormen erakutsiko ditu Veneziako Arkitektura Biurtekoan, abuztuaren 29tik azaroaren 25era arte.
Veneziako Biurtekoaren barruko ekitaldia da Veneziako Arkitektura Biurtekoa; arte garaikidekoa ez bezala, urte bikoitietan egiten da. Aurtengo ekitaldiaren lelo nagusia Common Ground da (Elkarrekiko Lurraldea).
Teknologia berriak arte ekoizpenera aplikatzeko saioetan aitzindaria da Marisa Gonzalez, eta Venezian erakutsiko duen obran egungo kapitalismoaren kritika egiten du, Hong Kongen gertatutako gehiegikerien eta haien ondorio lazgarrien berri emanez, hango bizilagunen lekukotasunetan oinarrituta.
Marisa Gonzalez artista Veneziako Arkitektura Biurtekora joango da
'Female Open Space Invaders / Ellas filipinas' egitasmoko lanetan kapitalismoaren kritika egin du artistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu