Materiala lapurtu dietela salatu dute 40 Minutu Rock jaialdiko antolatzaileek

Lapurretak 10.000 euro baino gehiagoko gastua eragin die. Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Durangon, 19:30ean.

40 Minutu Rock jaialdiaren aurtengo aldia, otsailaren 15ean, Durangon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
40 Minutu Rock jaialdiaren aurtengo aldia, otsailaren 15ean, Durangon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
iraia vieira gil
2025eko uztailaren 1a
13:05
Entzun 00:00:0000:00:00

40 Minutu Rock musika jaialdirako material elektrikoa lapurtu dietela salatu dute festibal horren antolatzaileek. Sare sozialen bitartez eman dute lapurretaren berri, eta jakinarazi dute 10.000 euro baino gehiagoko gastua eragin diela. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar, Durangoko (Bizkaia) Landako gunean, 19:30ean.

Otsailaren 15ean izan zen 40 Minutu Rock jaialdiaren aurtengo edizioa, eta, urtero bezala, euskal preso, iheslari eta deportatuak laguntzeko bideratu behar zituzten irabaziak. Lapurretak, baina, laguntza ekonomiko hori baldintzatu dezakeela ohartarazi udte.

Elkartasun ekitaldi askok erabaki dute amatizea —besteak beste, Lasterbidean, Zama Doinuz Arindu eta Hatortxu Rock—, baina 40 Minutu Rockeko antolatzaileek uste dute halako proiektuak oraindik ere beharrezkoak direla. Presoen «etxeratze prozesuak duintzea» da antolatzaileen helburu nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.