Gaur goizean jakinarazi ditu Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak oraindik iragarri gabe zeuden Euskadi sariak. Matias Mujikak irabazi du itzulpenekoa, Villonen Testamentua-gatik. Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zuten, iazko udazkenean. Frantziako literaturako klasikorik handienetako bat da Villon. 1431. urtean jaio zen, Parisen, eta ez da jakina noiz hil zen —1463. urtetik aurrera ez da haren aztarnarik aurkitu—. Jakina dena da bizitza gorabeheratsua izan zuela, bere obretan horren lekukotasunak utzi baitzituen. Villonen obra hiru mila ahapaldi inguruk osatzen dute. Bi poema luze dira haren lanik garrantzitsuenak: Legatua (1456) eta Testamentua (1461). Eta, hain zuzen ere, azkeneko horrek jaso du Euskadi saria.
Bilbaoren liburua ere poesia lana da, haurrentzako poesia lana, hain zuzen ere.
Ilustrazioko Euskadi saria Mikel Valverderentzat izan da, Versos de deportes lanagatik, eta gaztelaniazko saiakera saria, berriz, Ander Izagirrerentzat, Potosí lanagatik.
Gainerako ataletako sarituak orain dela bi aste iragarri zituen Jaurlaritzak. Asier Serranok irabazi du Lilteraturako Euskadi saria, Linbotarrak lanarekin, eta Arantxa Urretabizkaiak saiakerarena, Bidean ikasiak-ekin.