HILBERRIA

Mayi Pelot idazlea hil da

Bihar ehortziko dute, Baionan.

Mayi Pelot. EUSKALTZAINDIA
2016ko urriaren 9a
17:51
Entzun

Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947-2016) idazlea hil da, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez. Biharko iragarri dute ehorzketa Baionako funerarium-ean egingo dute;14:15ean.

Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta genero horretako bi liburu agertu zituen Maiatz argitaletxean: Biharko oroitzapenak (1958) etaTeleamarauna (1987).

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bideratutako Nola erran hiztegi sailean zuzentzaile lanak egin zituen, eta, horrez gain, Gure Irratia-ren lehen urteetan fikzio emankizun andana kudeatu zuen, nola Isaac Asimoven obratik hartu testuekin eta batez ere Richard Wagnerren obratik egokitu opera aipatu batzuk antzeztuz. "Grekozko agregazioa lortu zuen eta luzaz irakasle egona da Biarritzeko Lizeoan. Ikastaroak ere eman zituen Baionako euskal unibertsitatearen klaseetan. Euskal munduak zor dio kultur bide aberasgarri batzuen irekitzea", adierazi du Luzien Etxezaharreta idazle, kazetari eta Maiatz-eko koordinatzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.