Frances McDormand aktorea izango da Donostiako 59. Zinemaldiko sail ofizialeko epaimahaiburua, antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez. McDormand zen kargu horretarako hautagai nagusietako bat, Alex de la Iglesia eta Guillermo Arriagarekin batera.
Jose Luis Rebordinos jaialdiaren zuzendariak zazpi epaimahaikideen izenak iragarri zituen joan den ostiralean, baina ezin izan zuen epaimahaiburuaren izena eman, artean hitzartu gabe zegoelako. McDormand, De la Iglesia eta Arriagarekin batera, Bent Hamer zuzendaria, Bai Ling aktorea, Sophie Maintigneux argazki zuzendaria eta Sophie Okonedo aktorea izango dira sail ofizialeko epaimahaikideak.
McDormand ibilbide luzeko aktore ezaguna da, Oscar sari bat irabazi zuen Fargo filmean egindako lanarengatik —film horretako irudi bat aukeratu dute American Way of Death AEBetako azken bi hamarkadetako zinema beltzaren zikloa iragartzeko— eta beste hirutan izendatu dute hautagai, Mississippi Burning, Almost Famous eta North Country filmengatik.Coen anaien aktore kutuna da McDormand, 1984an Blood Simple eta 1987an Raising Arizona pelikuletan parte hartu zuenetik.
McDormand epaimahaiburu
Guillermo Arriaga, Alex de la Iglesia eta Bent Hamer izango ditu epaimahaikide Zinemaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu