HEZURBELTZAK

Migratzaileen ahots eta doinuak

Non: Bergarako Seminarixoa aretoan. Noiz: Ostegunean, 19:00etan.

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Belarrimotzak, maketoak, mantxurrianoak, koreanoak... Francoren garaian Espainiako lurretatik Euskal Herrira etortzen zirenei modu itsusian deitu izan zaie askotan. Baita Hezurbeltzak ere. Beren musika proiekturako deitura hori hartzea erabaki zuten, hain zuzen ere, Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prieto Piti-k. «Lorcaren eta Lauaxetaren» semeak direlako, bi kultura eta identitateren artean aritzen direlako kantuan. Orain dela bi urte kaleratu zuen hirukoteak bere lehenengo diskoa, ideia eta kontzeptu horietan oinarrituta, eta heldu den ostegunean izango da zuzenean ikusteko aukera, Bergarako (Gipuzkoa) Seminarixoan.

Musika Bulegoak abian jarri duen Beste bat! zirkuituaren barruan izango da emanaldia, baina ez da datozen egunetako bakarra. Gaur Natali ariko da Durangon (Bizkaia); Alos Quartet Berrizen (Bizkaia) izango da asteazkenean; eta Huntza, berriz, Bermeon (Bizkaia), larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.