Mikel Errazkin (Hondarribia, Gipuzkoa) Sorotan Bele taldeko musika-egile eta txistu-jotzaile izandakoa hil da gaur, urte askoan gaixotasuna izan eta gero.
1992an hasi zen Sorotan Bele, eta arrakasta handia izan zuen. Hiru disko atera zituen (Sorotan Bele 1992an, Mundu Hegian 1994an eta Jon-en Kezkak 1996an) eta zuzeneko bideo bat. Errazkinek 1994an utzi egin behar izan zion txistua jotzeari, gaixotasunagatik. Musika sortzen segitu zuen, baina; 1996ra arte, orduan desagertu zelako taldea -azken kontzertua 1996ko azaroaren 30ean eman zuten, Irunen (Gipuzkoa)-.
Errazkin ordurako ari zen bakarkako lanetan eta 1995ean Hirusta Records argitaletxea sortu zuen. Bost disko argitaratu zituen: Bostak arte (1995), Azken Momentuan (1997), Beti Berandu (1999), Airnborn (2000) eta 10.0 (2005).
1996an Aixa taldea eratu zuen, Urbil Artolarekin. Disko bat atera zuten. Azkenaldian Lantz taldeko kidea zen.
Musika
Mikel Errazkin Sorotan Beleko musikari ohia hil da, gaixotasun baten ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu