Mikel Markezek AEBetan bira egingo du, Nokarekin
MUSIKA. Mikel Markezek Indar bat dabil hor diskoa aurkezteko bira egingo du AEBetan. Kalifornia, Idaho, Nevada eta Oregon estatuetan zortzi kontzertu emango ditu hilaren 23a eta ekainaren 7a artean. Horietan euskal jatorriko emakume estatubatuarrez osatutako Noka a cappella taldea ere arituko da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu