Mogwai taldeak kontzertu berezia emango du irailaren 6an Donostian

Vetusta Morla, La Habitacion Roja, House of Wolves eta Rafael Berrio Kutxa Kultur Festibalean ariko dira iraileko lehenengo asteburuan

mikel lizarralde
Donostia
2015eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Mogwai Eskoziako postrock talde beteranoak kontzertu berezia eegingo du irailaren 6an Donostian, Kutxa Kultur Festibalak eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak antolatuta. Hiriburutzak abian jarritako Elkarrizketa programaren barruko emanaldia izango da,eta aurretik Mishima talde kataluniarra ariko da.

Modu horretan amaituko du aurtengo jaialdia Kutxa Kultur Festibalak. Azkeneko urteetanIgeldoko jolas parkean egin izan da jaialdia, eta aurten ere leku berean egingo da, irailaren 4an eta 5ean, baina Donostia erdialdean ere izango dira hainbat doako emanaldi, Vermouth Sessions izenpean.

Antolatzaileek atzo jakinarazizuten lehenengo eguneko talde nagusia Vetusta Morla talde espainiarra izango dela. Joan den astean izan zen Vetusta Morla La deriva azkeneko diskoa aurkezten Barakaldoko (Bizkaia) BECen, eta bira berarekin iritsiko da irailean Donostiara. Horretaz gain,Kutxa Kultur jaialdiak beste hamaika artista gehitu dizkio aurtengo egitarauari: La Habitacion Roja Valentziako (Herrialde Katalanak) taldea, Ray Villalobosek gidatzen duen House of Wolves (AEB), Arizona Baby (Espainia), Black Box Red (Herbehereak), The Hot Sprockets (Irlanda), Novedades Carminha (Galizia) eta Dotore (Euskal Herria).

Era berean, egitarauan egongo dira 2015eko Kutxa Kultur Musika programarako hautatutako artistak: Eraul, Los Bracco, Ghost Number & His Tipsy Gipsies, Pete Fennec, The Young Wait eta Albert Cavalier. Halaber, Pull My Strings eta John Grvy Red Bull Tours Busean izango dira, parkeko eremu nagusian.

Vermouth Sessions izeneko saioetan, berriz: batetik, Rafael Berrio eta House of Wolves izango dira, eta, bestetik NiƱa Coyote eta Chico Tornado eta Black Box Red.

Kutxa Kultur Festibalean izango dira, lehenago iragarri bezala, Yo La Tengo, The Strypes, Angel Olsen, Ainara Legardon, Anni B. Sweet, Joanna Gruesome eta beste. Atzodanik daude salgai sarrerak eta abonamenduak. Mogwairen emanaldirako sarrerak ekainean jarriko dituzte eskura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.