Idazlea: Enric Luch.
Ilustratzailea: OscarTomas Perez.
Itzultzailea: Rosetta.
Argitaletxea: Erein.
Munstroen kutxa bildumaren lehen alea ekarri dugu hona, baina bildumako beste edozein izan zitekeen. Testu nahiko homogeneoak dira guztiak, bai tonuari, bai kontaketa motari eta bai gainerako ezaugarri estilistikoei dagokienez. Guztiak Lluchek berak idatziak.
Hamar ale dira guztira, eta haietako bakoitzean munstro bati ipintzen zaio arreta: Sorgina, Banpiroa, Zakuaren gizona (sic), Zombia (sic), Mamua, Momia, Haurjalea (sic), Eskeletoa, Armairuko munstroa eta Otso-gizona.
Izenburuak ikusita, ohartuko zineten itzulpen lana juxtua izan dela.
Testuak oso irakurterrazak dira —idazketa aldrebes xamarrarekin—, baina, halere, ez ahaztu beldurrezko pertsonaien istorioak, normalean (?), LHko bigarren ziklotik aurrera ulertzen hasten direla. Eta inor ez dadila asaldatu, istorio hauek ez dira benetako beldurrezko istorioak izaten, baizik eta pertsonaia beldurgarriekin eraikitako istorio nahiko sinpleak, benetako terroretik urruti.
Oraingoan ere hala da. Tamalez, idazleak sinpletasuna eta sinplekeria nahastu ditu —nire ustez—, eta gatzik gabeko kontakizunak atera zaizkio, euren artean aldea egonik ere.
Zorionez, ilustrazioekin asmatu egin dute bilduman parte hartzen duten hamar marrazkilariekM;euren artean kalitate gorabeherak egonik ere, denek eskaintzen dute zeinekin gozatua.
Aste Santuan gure gaztetxoek gozatzeko aukera egokia izan daiteke, salneurri merkean gainera.
Literatura. 'SORGINA'
Munstroen kutxa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu