Murillo baten enkantea 350.000 euroan hasiko da
ARTEA. Bartolome Esteban Murillo margolariaren koadro baten enkantea 350.000 eurotik abiatuko da, Bilboko Bilbao XXI enkante etxean, datorren asteazkenean. Maria Francisca Coterillo y Ortegaren erretratu bat da margolana. Murilloren lan horrez gain, Tapies, Picasso, Txillida eta Benjamin Palenciaren lanak ere jarriko dituzte enkantean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu