'Muros' filma saritu dute Amsterdamgo zinema dokumentaleko jaialdian
ZINEMA. Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzendutako Muros filmak Justizia Globalaren Saria jaso du Amsterdamgo zinema dokumentaleko jaialdian. Filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten bi euskal zinemagileek, eta harresien alde banatan bizi diren pertsonen bizitzak ditu ardatz. Lau harresitan gertatzen dena kontatu dute filmean: Hego Afrika eta Zimbabwe bereizten dituena, India eta Bangladeshen artekoa, AEBak Mexikotik banantzen dituen horma, eta Europa eta Afrikaren arteko muga Melillan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu