Nafarroako Museoak omenaldia egingo dio Elena Asinsi, erakusketa batekin

2016ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
ARTEA. Iazko abenduan hil zen Azpirotzen (Nafarroa)Elena Asins artista poliedriko espainiarra.Orain, omenaldia egingo dio Nafarroako Museoak, eta haren erakusketa txiki bat irekiko du, Euskaldunes 8 variaciones obra ardatz hartuz. Keinu horrekin, artista omendu nahi du museoak, eta Iruñeko zentroarekin izandako harreman estua gogorarazi. Astelehenean zabalduko da erakusketa, 19:00etan izango den ekitaldi publikoarekin batera. Artistaren ingurukoek hitza hartuko dute, eta Elena Asins-Genesis dokumentala proiektatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.