1512an Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen, baina bostehun urteren ondoren ere Nafarroak bizirik dirauela adieraztea. Hori da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren helburua, eta hamaika ekitaldi prestatu ditu horretarako aurten. Martxa nazionala egingo dute etzi, hilaren 16an, larunbatarekin, Iruñean, adibidez, eta haren atarian arte erakusketa bat zabaldu dute Atarrabiako Kultur Etxean (Nafarroa).
Ekimenaren web orrian duela hilabete jarri zuten erakusketa birtuala(www.arte1512.org), etaerakusketa fisikoa abiatu dute orain. Konkistaren gaia da bildumaren abiapuntua, eta 35 sortzaileren 38 pieza batu dituzte, guztira antolatzaileek. Artista ezagunak ere badira tartean. Xabier Morrasek konkistari buruz hasi duen koadro erraldoiaren zati bat izango da ikusgai, adibidez, eta Patxi Buldain Uharteko artistaren lan bat ere badago.
Ikur eta sinboloz betetako erakusketa da Atarrabiakoa, eta Pablo Picassoren Gernika koadroaren oihartzun argia duen Mikel Landaren Amaiur izeneko koadroa da horren adierazgarri. Nafarroako ezkutuak, eta gudari zein konkistatzaileen erretratuak ere badira. Pintura da nagusi, baina eskultura lanak ere badira.
Nafarroaren konkistaren inguruko artea bildu dute Atarrabian
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren erakusketak 35 artistaren lanak bildu ditu Kultur Etxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu