Bertsolaritza

Nahia Etxeberri Lopepek jantzi du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Itsasun jokatu dute finala, eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko sei bertsolari gazte aritu dira kantuan. Hala, erabakita geratu da zein bertsolarik hartuko duten parte eskolarteko finalean.

Nahia Etxeberri Lopepe, txapela jantzita, Itsasun. GUILLAUME FAUVEAU
Nahia Etxeberri Lopepe, txapela jantzita, Itsasun. GUILLAUME FAUVEAU
Ainhoa Sarasola.
2025eko ekainaren 7a
16:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Jendez bete da goizean Itsasuko (Lapurdi) Sanoki gela, aurtengo Gazte Xilabako finalean. Goizane Etxeberri, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etxeberri, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoin aritu dira kantuan, Elixabet Etxandik emandako gaien gainean.

Ramuntxo Christy, Zuhaitz Olazabal, Maindi Murua eta Ainhoa Sarasua epaileek hartu dute azken deliberoa, eta epaiak argi utzi du lehia estua izan dela, berdinketa gertatu baita. Azkenean, Nahia Etxeberri Lopepe ainhiztarra izendatu dute txapeldun, eta Aritz Bidegain Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariak jantzi dio txapela. Ideia originalena izan duen bertsolariaren saria, berriz, Unax Aizpuruak eskuratu du, Marikarmen Albizuren eskutik.

Hala, erabakita gelditu da zer bertsolarik hartuko duten parte Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean. Nahia Etxeberri, Unax Aizpurua, Goizane Etxeberri, Amaiur Aizpuru eta Leina Alkhat ariko dira kantuan, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako gainerako finalistekin batera. Ekainaren 14an izango da saio hori, Arantzako frontoian (Nafarroa), 11:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.