Kritika. Musika

Naxker

Naxker taldearen 'Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?' diskoa.
mikel lizarralde
2025eko azaroaren 23a
04:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

NAXKER

'Nori jarriko dizkiozu gure abestiak?'
Argitalpena: 

Egilea editore.

Matxenia II-rekin (2004) iradokitako dena berresten du Nori jarriko dizkiozu gure abestiak? Naxker-en EP berriak. Lan hartan pop kantu itsaskor eta biziak egiteko gaitasun ikaragarria erakutsi zuen taldeak, eta lan berria halakoez gainezka dago. Teklatuaren erabilera melodikoak zenbaitetan new wave jostalaria ekartzen du gogora (Elizondo), eta, beste batzuetan, post-punkaren arrastoak ditu (52 kilometrotara). Bost kantuak dira aipatzeko modukoak, baina bat aukeratu behar izanez gero, ezin nabarmendu gabe utzi Pista bat, urteko —hemengo eta kanpoko— zerrenda guztietan sartuko nukeen hit eztabaidaezina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.