KRITIKA. Literatura

Nori ez?

'Kakalarria!'
2024ko apirilaren 14a
05:00
Entzun

'Kakalarria!'

Idazlea: Alessandra Requena. Ilustratzailea: Guilherme Karsten. Itzultzailea: Nahikari Gabilondo. Argitaletxea: Ibaizabal.

Nori ez zaio gertatu larritasun eskatologiko bat izatea, leku eta une desegokian? Tira, norberarena aitortzeko prest ez izanagatik ere, gogoangarriak dira halako anekdotak, eta kontatzen direnean barre konplizeak eragiten dituzte.

Kasu, aurreko paragrafoan adierazitakoa ez da nire burutazioa, baizik eta album ilustratu honek zabaldu nahi duen aldarrikapena, azken orrialdeetan hitzez hitz esaten zaigunez.

Baina has gaitezen hasieratik. Album ilustratu handia da hau (29 x 24 zentimetro), sinpletasunera jotzen duten kolore biziko ilustrazioekin osatua. Ipuin klasikoetan hain ohikoa den egitura hirukoitza erakusten du. Testua ezinbestekoa da kontaketa bere osotasunean jasotzeko, eta, hala ere, irudiek kontaketaren ardura bere gain hartu dute, emozionalki zein narratiboki. Dudarik gabe ipuin honen balio azpimarragarrienak bi dira: anekdota unibertsal bati gidoiak ateratzen dion mamia batetik, eta ilustrazio lanak erakusten duen kontagintzarako gaitasuna bestetik.

Bide batez, ilustratzaile honek (Karsten) bere abilezia erakutsi zigun Munstroa al zara? eta Auto-stopean albumetan ere. Ziur naiz gogoan dituzuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.