Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

Oier Etxeberriak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa

672,5 puntu lortu ditu. Haren gibeletik sailkatu dira, hurrenez hurren, Eneko Araiztegi (659,5 puntu), Txaber Altube (648,5 puntu), Imanol Uria (647,5 puntu), Iñigo Mantzizidor (638 puntu) eta Eñaut Martikorena (637,5 puntu).

Oier Etxeberria bertsotan, gaur, Altsasun. IDOIA ZABALETA / FOKU
Oier Etxeberria bertsotan, gaur, Altsasun. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iratxe Muxika
Altsasu
2026ko irailaren 26a
19:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oier Etxeberriak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehendabiziko faseko bigarren saioa, Altsasukoa (Nafarroa), orotara 672,5 puntu batuta. Eta zuzen-zuzenean sailkatu da, beraz, finalaurrekoen lehendabiziko bueltarako; Miarritzen kantatuko du, azaroaren 14an. Gaur arratsaldean kantatu duten gainerako bortzek, berriz, lehen fasea bukatu arte itxaron beharko dute, eta orduan jakinen da, puntuazioaren arabera, txapelketan aitzinera segituko duten edo ez. Honako ordena honetan sailkatu ditu epaimahaiak irabazlea ez bertze bortzak: Eneko Araiztegi (659,5 puntu), Txaber Altube (648,5 puntu), Imanol Uria (647,5 puntu), Iñigo Mantzizidor (638 puntu) eta Eñaut Martikorena (637,5 puntu).

Zazpi saio ditu lehendabiziko faseak; Euskal Herriko lurralde bakoitzeko bat. 42 bertsolarik kantatuko dute, eta hamazazpi bertzerik ez dira sailkatuko hurrengo eskailerara. Bihar izanen da hurrengo saioa, Lekeition (Bizkaia), eta han ere sei bertsolari arituko dira kantuan: Aner Peritz, Ane Labaka, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maddalen Arzallus eta Aroa Arrizubieta. 

Urriaren 11n bukatuko da lehen fasea, eta hurrengora pasatuko diren hamazazpi bertsolariek bertze zazpi lagun izanen dituzte han zain: 2022ko txapelketako finalistak, txapelduna salbu. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA