Omenaldi bero eta bizia musika beltzari

The Romanticos taldeak bluesaren adar ugari dituen disko bat kaleratu du: 'My Time'

The Romanticos osatzen duten hiru kideetako bi. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
mikel lizarralde
Donostia
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Azken urteotanEuskal Herriko musikak izan duen irekieraren adibidetzat jo liteke The Romanticos. Iker Pirisek (gitarra eta ahotsa), Hilario Rodeirok (bateria) eta Xabier Barrenetxeak (baxua) bluesa egiten dute, hitzaren zentzurik zabalenean, eta konplexurik gabe egiten dute jauzi funketik soul kutsuko baladetara, edota Chicagon eginda dirudien blues batetik pop egiturako kantu batera. Orain dela hamarkada bat baino gehiago, besteak beste, Mikel Azpirozen Lau Behik eta Blues Stopek Euskal Herrian bluesa egin zitekeela erakutsi zuten, eta haien bidea segitu dute beste askok orduz geroztik. The Romanticosek kasu.

Taldea duela bi urte eta erdi sortu zen Pirisen ekimenez. Bai gitarrista bai taldekideak Musikenen heziak dira, eta han ezagutu zuten elkar. Barrenetxea eta Rodeiro, baina, jazz mundutik zetozen, baxu jotzaileak dioenez: «Blues musikaren esparruan egin dugun bidea Ikerri zor diogu, berak bultzatu baitu taldea. Iker izan da taldearen gidaria».

Bi urte eta erdi hauetan taldea zuzeneko emanaldietan ondu da, eta klasikoetan oinarrituta, Piriskantu propioak ere joan da egiten. Batekoak eta bestekoak bildu ditu taldeak My Time (Gaztelupeko Hotsak) estreinako diskoan. Hala, lehen luze honetan, hainbatbertsio bildu ditu taldeak, Walking down College Street (Nico Wayne Toussaint), Life Wire (The Meters), That's all right (Jimmy Rogers) eta If You Love Me Like You Say (Albert Collins). Pirisek, berriz, baladak (You make me feel so fine), molde zaharreko bluesa (Baby I'm Sorry) edota rhythm &bluesa (I'm Worried) egiten abila dela erakusten du. Abeslari eta gitarristak J.J. Cale ere omendu nahi izan du diskoaren amaieran (J.J. Country). Ingelesez idazten du Pirisek, baina «euskaraz ere» egin nahiko luke zerbait noizbait.

Diskoa urtarrilean grabatu zuten eta hirukoteari Paul San Martin pianista gehitu zitzaion grabaziorako. Hain zuzen ere, zuzenean ere pianista donostiarrarekin ariko dira. «Zuzeneko taldea gara» argitu du Barrenetxeak: «Interakzio handia lortzen dugu eta hori da gure puntufuertea. Azken batean, musika bizia izatea da gure helburua eta hori igarri egiten da kontzertuetan». Grabazioa ere denek elkarrekin jotzen egin zuten.

Gaur Getxoko Blues Jaialdian ariko da The Romanticos, eta uztailaren 2an Hondarribikoan joko du taldeak. Hori baita hirukotearen helburua. «Borrokatu egin behar da», zehaztu du Pirisek. «Normalean kanpokoek gehiago jotzen dute, baina lan egin behar da kontzertuak lortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.