Omenaldia egin diete Eva Foresti eta Alfonso Sastreri Hondarribian

Alfonso Sastre, atzoko ekitaldian, eskuan makulua duela. Eskuinaldean Pablo Sastre du, semea. GORKA RUBIO / ARP.
Erredakzioa
2014ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas-Etxea auditorioumean Eva Forest eta Alfonso Sastre omendu zituzten atzo arratsaldean. Forest duela zazpi urte hil zela gogora ekarri, eta Sastreren 88 urtebetetzea ospatu zuten. Ekitaldian Carlo Frabetti, Nikolas Aldai, Koldo Ortega eta Fito Rodrigezek parte hartu zuten, eta Sastreren eta Foresten obrak irakurri zituzten txalapartaren doinuen laguntzarekin. Horrekin batera, bikotearen bizitzaren inguruko diagrama bat eta hainbat irudi eskaini zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.