Haur eta Gazte literatura

Ortuko bizitza

Ospa Hemendik_azala
'Ospa hemendik!', Irati Garmendia eta Ane Arzelus.
2023ko abenduaren 10a
05:25
Entzun

Ospa hemendik!

Idazlea. Irati Garmendia. Ilustratzailea: Ane Arzelus. Argitaletxea: Erein

Haurrak baratzean aritzeko eskuliburu moduko bat da, lehen adinetara egokitutako testu eta ilustrazioekin.

Ortuko Bizitza bildumako zazpigarren titulua izanik, dagoeneko nahiko garbi ikusten dira helburua eta bi baliabideak: Batetik, hiru-lau lerroko «informazio» unitate hoskideak, orrialdeko bana, collage itxurako ilustrazioekin. Bestetik, amaierako orri-bikoa, guztia laburbiltzen duena.

Batik bat informazio liburu bezala begiratu behar zaien neurrian, amaierako laburpenak dira eraginkorrenak. Aurreko testuek, obraren ia osotasuna hartzen duten horiek, estetikaren eginahaletan kateatuta, ez dira beharko luketen bezain eraginkorrak. Alde literariotik, bestalde, ezin da orokortu, distira desberdineko piezak proposatzen dira-eta. Ematen du trabeska gelditu direla testuak, informazioa eman nahiaren eta literatur jantzia sortu nahiaren artean; ez zerurako ez lurrerako.

Eta, halere, bilduma gomendagarria osatzen dutela iruditzen zait.

Gai hauek proposatzen ditu bildumak: barazkien arteko elkarreragina, fenomeno meteorologikoak, ilargia, ongarritzea, kaltegarri zein onuragarri diren animaliak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.