Pantxoa eta Peiok BECen emango duten kontzerturako sarrerak amaitu dira

Gaur 10:00etan jarri dituzte eskuragai, eta ordu gutxiren buruan saldu dituzte guztiak. 2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute kontzertua.

Pantxoa Karrere eta Peio Ospital, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Pantxoa Karrere eta Peio Ospital, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Amaia Jimenez Larrea.
2025eko abenduaren 18a
17:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela hamalau urte igo ziren azken aldiz Pantxoa Karrere eta Peio Ospital bikote gisa eszenatoki batera. 2011n hasi zen etenaldi hura ez zen kontzientea izan, eta «agur duin bat» egiteko gogoz geratu ziren. Bada, asteartean eman zuten euren behin betiko agurra iragarriko zuen kontzertuaren berri: 2027ko urtarrilaren 10ean izango da, BEC erakustazokan. Gaur goizean jarri dituzte sarrerak salgai, eta jada amaitu dira guztiak.

1960ko hamarkadan eman zuten lehen kontzertua, Baionako ostatu batean, eta, geroztik, makina bat kantu ezagunen egileak izan dira. «Uste dut gure kantu zonbait gelditu direla gure herri honek biziraupenaren alde zeukan borrokarekin lotuta bezala», adierazi zuen Ospitalek asteartean BERRIAri emandako elkarrizketan.

Urtebete baino gehiago geratzen da kontzerturako, eta bikoteak esan du hura prestatzeko behar dutela denbora hori. Bestalde, euren ibilbidean lagun izan dituzten guztientzako aitortza bat ere izango da BECeko saioa. Karrere: «Gu beti gara fokuetan, beti aurpegia jartzen. Eta kantaldi horretaz baliatuko gara gure ondoan izandako guztiei esker ona adierazteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.