96 urte zituela, atzo hil zen Pilar Barandiaran (Ataun, 1911) ia bizi guztian Joxe Migel Barandiaran antropologo eta apaiza zaindu zuen iloba.
Ataungo San Gregorio auzoko Perunezar baserrian jaio zen, osabaren jaiotetxe berean, eta Espainiako Gerrakoan hark erbesteratu behar izan zuenean joan zen hura zaintzera, Miarritzera (Lapurdi). Harrezkero, osaba berak zaindu zuen: lehendabizi Miarritzen, Saran (Lapurdi) hurrena, eta 1953an erbestetik itzuli zirenetik 1991n hil zen arte Ataungo Sara etxean.
Heriotza
Pilar Barandiaran hil da, Joxe Migel Barandiaran bizi guztian zaindu zuen iloba
96 urterekin zendu da. Ikertzaile eta antropologo handia zaintzen eman zuen bizi guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu