IDLES

Post-punkaren izar geldiezinak

Noiz: Bihar, 21:15ean. Non: Bilboko Santana 27 aretoan.

2022ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Idles talde britainiarrak bi disko atera ditu hamalau hilabete eskasean: Ultra Mono 2020ko udazkenean, eta Crawler iazkoan. Bigarrenean gehiago begiratu zuten barnera, Joe Talbot abeslariak azaldu zuenez: «Gehiago hitz egiten dute neure mundu propioko gorabeherez besteenez baino». Taldearen soinua zabaltzeko gogoz zeuden, beren estilo berezia alde batera utzi gabe. The Beachland Ballroom singlea kaleratu zuten lehenik, edonoren espektatibak hankaz gora jartzeko moduko soul balada bat. Erreakzio bera eragin dezake diskoa zabaltzen duen MTT 420 RR piezak ere.

Dena dela, Crawler taldearen aurreko diskoak bezain itogarria eta zaratatsua da. Mark Bowen gitarra jotzaileak eta Kenny Beats DJak elkarrekin ekoitzi dute.

Bihar, 19:30ean irekiko dituzte Santana 27 aretoko ateak, eta Manchesterreko (Erresuma Batua) Witch Fever eta New Yorkeko Bambara taldeak ariko dira haien aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.