Proiektu bat hauspotuko du Rabannek Pasaian

Bere izena daukan gunea eta beste proiektu batzuk garatzen lagunduko die bere jaioterriko herritarrei

Rabanne, 2003an. G. GARAIALDE / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2013ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Paco Rabannek (1934) bere izena daraman gunea eta beste proiektu batzuk garatzen lagunduko dio bere jaioterri Pasaiako Udalari. Jostuna herrira etorri zen joan zen urteko azken egunetan, eta Amaia Agirregabiria alkatearekin, Juanra Cano kultura zinegotziarekin eta herritarrek osatutako La Herrera plataformako kideekin bildu zen. Haiek jakinarazi dutenez, Rabannek erabateko konpromisoa hartu du proiektu horien garapena hauspotzeko.

La Herrera izeneko eremuan eraiki nahi dituzte. 2011ko maiatzean, udaleko osoko bilkurak onartu zituen 135.000 metro koadroko eremu hori antolatzeko irizpideak, plataformako kideek bi urtetan landutako proposamenean oinarrituta.

Hartara, onartutako dokumentuaren arabera, zenbait hezkuntza azpiegitura eraikitzea da asmoa. Eraikin ikonoa litzateke Rabanne Gunea, «diseinu eskola bat». Baina dokumentuak esaten du ez dela moda jantzien ingurukoa bakarrik izango. «Beira, zeramika, egurra, bitxigintza edo eskultura izan daitezke, esate baterako; artisautza orokorrean». Rabannek dokumentua irakurri eta bideoa ikusi zituen plataformako kideekin batera, eta, haien esanetan, jostunari gustatu zitzaion herritarrengandik berengandik ateratako ideia bat izatea. Halere, Pasaiako Portuko Agintaritzarenak dira lur horiek, eta, oraingoz, ez dute proiektua martxan jartzeko egunik zehaztu. Dena den, udalak eta plataformak lanean jarraitzeko asmoa daukate.

2003an eman zuten ezagutzera, berez, proiektua. Pasaiara etorri zen, orduan ere, Rabanne. Proiektu haren asmoa zen museo bat, moda institutu bat eta pasarela bat egitea euskal diseinatzaile gazteentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.