Puto Amoak Matematiketan taldeko baxu jotzaile Markos Gimeno Vesga zendu da
MUSIKA. Ermuko (Bizkaia) Puto Amoak Matematiketan (PAM) musika taldeko baxu jotzaile Markos Gimeno Vesga ostiralean zendu zen, 44 urte zituela. Palindromogilea ere bazen Gimeno: horren erakusgarri da PAMen azken diskoan haren hitzak dituen Ezinize najan abestia, eta, batez ere, www.zerorajasoa.com ataria. Atari horretan landutakoetatik, SkizopozikS errezitala eta liburua ere sortu zituen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu