Kritika. Musika

Q.O.T.S.A.

Q.O.T.S.A. taldearen diskoaren azala.
2026ko azaroaren 29a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Q.O.T.S.A.

Baliteke Queens Of The Stone Age-ren lan berri honek zale berriak erakartzea, baina ez dugu uste asko izango direnik. Hemen, batez ere aurreko In Times New Roman... eta batez ere iazko Alive In The Catacombs E.P.a gustuko zutenekin topatuko dugu konexioa. Iluna, beltza eta barnerakoia da disko osoa, It’s Only Love-tik hasi eta bukaeraraino. Kantu horrexen biolinak eta giroak soinu banda bateko doinua dirudite. Dramatismo hori aberatsagoa da Insignificant Other pausatu, malenkoniatsu eta elegantean, eta Where the Goth Girls At-ekin dator, azkenik, betiko zaleak asetzeko kaña. Mono asaldagarria da, iluna eta ederra izateaz gain. Folk gardentasuna dakar From the Cliff delikatuak, eta funk pixka bat Sunday jostagarriak. Biluztasunean murgiltzen dira Easy Street eta Phantom Limb ere. Hala ere, osatuagoa da Run Away From the Mob, disko irregular honen bukaera polita.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA