Ramon Carrerak bonbardaketaz egindako lanak ikusgai daude Gernikan

Artistak 1970etik 2008ra bitarte egindako bost eskultura, hamar 'collage' eta argazki bat daude erakusketan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ramon Carrera artistak (Madril, 1935) Gernikako bonbardaketaren inguruan duen ikuspegi pertsonala ezagutzeko aukera emango du ekainaren 19ra bitarte Gernikako Euskal Herria Museoak. Ramón Carreraren Gernika erakusketak hamasei artelan batzen ditu —bost eskultura, hamar collage eta argazki bat—, 1970 eta 2008 bitarteaneginak. Madrilen jaioa izanagatik, zortzi urte zituenetik Euskal Herrian bizi da Carrera. Azken lau urteetan bonbardaketari buruzko erakusketak eratu ditu museoak, Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea eta Remigio Mendibururenak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.