Ramon Saizarbitoriak jaso du Urrezko Luma saria Bilboko Liburu Azokan
    LITERATURA. Ramon Saizarbitoria idazle eta soziologoak Urrezko Luma saria jaso zuen atzo, Bilboko 51. Liburu Azokan. Sari emaileek nabarmendu dute Saizarbitoriak moldeak urratu zituela euskal eleberrigintzan eta aitzindaria izan zela. Hark liburu saltzaileen lana aldarrikatu du saria jasotzean. 1969an argitaratu zuen lehen nobela, Egunero hasten delako, eta hamaika literatur lan egin ditu ordutik.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu