Reixak irabazi ditu SGAEko bozak, baina gehiengoa lortu gabe

Zuzendaritza batzordeak maiatzaren 8an aukeratuko du elkarteko presidente berria

Agentziak
Madril
2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Aunir (Autores por la Refundación) hautagaitzak irabazi ditu SGAErako (Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartea) hauteskundeak. Anton Reixa da hautagaitza horretako burua. Dena dela, ez du gehiengoa lortu. Herenegun egin zuten bozketa, eta emaitzak atzo jakinarazi zituzten. Aunirrek lortu ditu autoreei zuzendaritza batzordean dagozkien 31 ordezkarietatik 14. Boto gehien lortu duen hurrengo hautagaitza Jose Miguel Fernandez Sastronena izan da, bederatzi ordezkarirekin. Autores Mas que Nuncak sei lortu ditu, eta Centradosek eta Miguel Riosek, bat bakoitzak. Zuzendaritza batzordeko 39 ordezkariei (31 horiei beste zortzi musika editore batu behar zaizkie) ados jartzea dagokie orain. Maiatzaren 8an elkartuko dira, eta orduan hautatuko dute elkarteko presidente berria.

«Zuzendaritza batzorde berria askotarikoa da. Hortaz, hitzarmenak egitera behartuta daude, baina ez da arazorik egongo, denek nahi baitute elkartea eraberritu», adierazi zuen atzo Sabino Mendezek, elkarteko presidenteak.

Idazlea, zinema zuzendaria eta musikaria da Reixa. Galiziarra, Os Resentidosekin, Nacion Reixa-rekin eta bakarka egindako lanengatik da ezaguna batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.