Ruben Sanchez Bakaikoak irabazi du Ignacio Aldekoa beka

Egileak lagin modura aurkeztu duen ipuin proiektuaren «bizitasuna» nabarmendu du epaimahaiak. 8.000 euro jasoko ditu egileak lana bukatzeko, eta urtebete izango du horretarako.

Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea. JUANAN RUIZ / FOKU
Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea. JUANAN RUIZ / FOKU
Inigo Astiz
2025eko ekainaren 3a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Liburuaren aurkezpen eguna jada ezarria duela idatziko du Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak (Zaragoza, Espainia, 1975) bere lan berria. Ignacio Aldekoa beka irabazi du haren ipuin bildumaren proiektuak, eta, orain urtebeteko epea izango du hura burutzeko. Ipuin liburu osoaren ideiarekin batera, bukatutako ipuin bat ere aurkeztu behar izaten du egile bakoitzak beka jaso ahal izateko, eta Sanchezek aurkeztutako laginaren «bizitasuna» laudatu dute adituek. 8.000 euroko saria jasoko du sortzaileak, eta, beka jasotzeko oinarrietan ezartzen denez, bekaren irabazleak datorren urteko martxoan aurkeztuko du lana, Ignacio Aldekoa ipuin literarioaren nazioarteko jaialdian.

Aurrez, Hondarrak izeneko nobela eman zuen argitara Sanchezek, Txalaparta argitaletxearekin. ETAko kide izateagatik atxilotutako Tupa izeneko pertsonaia zen eleberri hartako protagonista. Horrez gainera, Arabako bertsolaritzaren historia modernoa biltzen duen Arabako bertso historia ezberdin bat liburuaren egilea ere bada. Bertsolari ere aritutakoa da, gainera, eta bitan izan da Arabako Bertsolari Txapelketako finalista. 2013an aurrenekoz, eta 2015ean ere bai ondoren. Eta Konpost musika taldeko abeslaria ere bada.

Ignacio Aldekoa jaialdirako idatziko duen ipuin bilduma izango da genero horretan argitaratuko duen lehen lana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.