Musika

Salvador Sobral: sustraietatik berrabiatzea

Eurovision irabazi zuenetik ia hamar urtera, Portugalgo musikariak Brasilgo doinuak jaso ditu bere bosgarren diskoan. Gaur, Bilboko Arriaga antzokian joko du.

Salvador Sobral abuztuan, Paredes de Couran, Portugalen. ESTELA SILVA / EFE
Salvador Sobral abuztuan, Paredes de Couran, Portugalen. ESTELA SILVA / EFE
edurne begiristain
2026ko urriaren 25a
04:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Luisa Sobral arrebak idatzi zion Amar pelos dois kantarekin 2017ko Eurovision jaialdia irabazi zuenetik, haren izena ezagun egin da mundu zabalean. Baina Salvador Sobralen ibilbidea (Lisboa, 1989) ez zen Eurovisionen hasi, eta are gutxiago amaitu. Musikari portugaldarrak A flor do recomeço bosgarren diskoa eman berri du argitara, eta hura aurkezteko nazioarteko biran murgilduta dabil udaz geroztik. Gaur, Bilboko Arriaga antzokian joko du, 19:00etan.

Lan berriaren izenburuak berak iradokitzen du artistaren asmoa: berrabiatzea, sustraietara itzultzea, baina iraganera kateatu gabe. Oraingoan, Brasilgo musikak protagonismo erabatekoa hartu du: hain zuzen ere, bere imajinario musikalaren parte izan den unibertsoak. Sobralek txikitatik entzun izan zituen Maria Bethania eta Chico Cesar amaren eta aitaren autoetan, eta, gerora, Caetano Veloso eta beste hainbat musikari ezagutu ahala, Brasilgo kantagintzaren aberastasuna bere egin zuen. Hala, itxuraz sinpleak diren melodien barruko harmonia konplexuak, erritmoen malgutasuna eta hitzen zehaztasuna haren estiloaren parte bilakatu ziren.

Brasilgo musikari askoren kolaborazioekin ondu du lan berria. Sao Paulon grabatu du, Marcus Preto eta To Brandileone ekoizleen gidaritzapean, eta Adriana Calcanhotto, Chico Cesar, Marcelo Camelo, Arnaldo Antunes, Ceu, Mallu Magalhaes eta Tim Bernardes dira, besteak beste, kanten atzean dauden sortzaileetako batzuk. Brasilgo konpositoreen abestiak dira, Brasilgo musikariekin grabatuak, baina Portugalgo ahots batek interpretatuak.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA