Saramagoren eleberri ezezaguna kaleratuko dute urriaren 17an

Duela 60 urte inguru idatzi zuen 'Claraboia', baina argitaletxe batera bidalitako eskuizkribua galduta egon zen luzaz

Agentziak
Lisboa
2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Jose Saramagoren Claraboia (Sabai leihoa) nobela orain artean argitaratu gabea formatu digitalean jarri du salgai Caminho argitaletxeak, eta, bi aste barru, urriaren 17an zehazki, paperezko liburu formatuan emango du argitara. Duela 60 urte inguru idatzi zuen Saramagok Claraboia, XX. mendeko 50eko hamarraldian, 30 urte zituela. Argitaletxe batera igorri zuen eskuizkribua, baina argitaletxe hartatik ez zuen inolako erantzunik jaso; eskuizkribua, gainera, galdu egin zen.

Duela hogei bat urte, leku-aldatze lan batzuetan ari zirela, argitaletxe hartako langile batzuek eskuizkribua aurkitu zuten, eta argitaletxeko arduradunek testua argitaratzea proposatu zioten idazleari. Hark, ordea, aukeran nahiago zuela ez argitaratu esan zien, eta hil ondoren ordezkatuko zutenen esku utzi zuen nobela aurrerago argitaratu edo ez erabakitzeko ardura. Haiek, orain, eskubide hori baliatuz, argitara emateko erabakia hartu dute.

Jatorrizko bertsioaren ondoren, gaztelaniazkoa, katalanezkoa eta italierazkoa argitaratuko dira, baina hori hurrengo urteko udaberrian gertatuko da, Saramago fundazioak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.