Saramagoren inguruko dokumentala Oscarretara
PORTUGAL. Jose Saramago idazleari buruzko dokumentala Oscar sarietarako hautagai gisa aurkeztuko du Portugalgo Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutuak. José e Pilar izeneko dokumentala atzerriko film onenaren hautagaitzan aurkeztuko dute. Saramago da aktore nagusia, eta filmak Brasilgo sari zinematografikoetarako izendatze ugari jaso zituen. Orain, lehenengo aldiz, Portugalek dokumental bat aurkeztuko du herrialdearen ordezkari gisa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu