Publikoaren eta kritikaren aitorpena ekarri izan dio askotan 40 urteko ibilbide oparoak. Urte hauetan guztietan egindako lanak AEBetako aktore errespetatuenen artean kokatu du, adituen arabera. 60ko hamarkada amaieran hasi zen lanean, eta, geroztik, antzerkian, telebistan eta zineman lan komertzialak eta independenteak uztartzen asmatu du. Besteak beste, Love Story (1970), Stormy Monday (1988), The Fugitive (1993) eta The Client (1994) filmek egin zuten ezagun.
Tesaxen (AEB) sortua, 60ko hamarkadan Harvard-eko unibertsitatean Filologia Ingelesa ikasi zuen. Ikasketak amaitu eta gero New Yorkera abiatu zen, antzerkian lan egiteko asmoz. Handikgutxira lortu zuen lehen rola zineman, Arthur Hillerren Love Story drama sentimental arrakastatsuan, 1970ean. 40 urte baino gehiago pasatu dira, eta Jonesek filmografia oparoa osatu du urte hauetan guztietan. Coal Miner's Daughter-ekin Urrezko Globoetarako bere lehen izendapena jaso zuen 1980an. Gerora, Stormy Monday lanarekin batera, aktorearen urrezko urteak heldu ziren. Besteak beste, garai horretan The Package (1989) eta JFK (1991) pelikuletan hartu zuen parte. Aurtengo beste sarituetako baten zuzendaritzapean aritu zen azken film horretan, hain zuzen ere, Oliver Stoneren aginduetara. Hor egindako lanak ekarri zion Jonesi haren ibilbideko Oscar sarietarako lehen izendapena.
Sarien aitorpena
Izendapena lortuagatik, ez zuen saria lortu; hiru urtez itxaron behar izan zuen New Yorkeko Kodak aretoko taulan gora igo eta saria eskuratzeko. Bigarren mailako aktore onenaren Oscar saria lortu zuen The fugitive filmagatik, 1994an. Oscar saria ez ezik, Sam Gerard AEBetako marshall zorrotzaren rolak bigarren mailako aktore onenaren Urrezko Globoa ere ekarri zion. 2007an In the Valley of Elah-n egindako lanagatik Oscarretarako berriro izendatu zuten. Urte hartan ez zuen sarietan izendapen bakarra izan, eta Coen anaien No Country for Old Men-eko rol nagusiak ekarri zion aktore onenari saria. Hori baino apur bat lehenago estreinatu zen zuzendari lanetan ere. Guillermo Arriagaren gidoi batekin The Three Burials of Melquiades Estrada laudatua ondu zuen.
Azken boladan Jonesek ez du atseden hartu, izan ere, duela gutxi Men in Black sagako hirugarren filmean K agentearena egin zuen, berriro, eta Steven Spielbergen Lincoln filmeko aktore nagusietakoa ere izan da. Horrez gain, Peter Webberren zuzendaritzapean ere aritu da The Emperor-en. Proiektu berriak ere baditu, eta, hurrengo urtean, Luc Bessonen zuzendaritzapean, Michelle Pfeiffer eta Robert De Nirorekin arituko da Malavita pelikulan.
Saria ibilbide oparoari
Tommy Lee Jones aktore eta zuzendariaren ibilbidea sarituko du Zinemaldiko aurtengo hirugarren Donostia sariakJaialdiko Zabaltegi-Perlak atalean aurkeztuko du 'Hope Springs' azken filma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu