Sastre eta Forest gogora ekarriko dituzte bihar

Hondarribian egingo diete omenaldia, batak 88 urte bete dituela eta bestea duela zazpi urte hil zela oroituz

Erredakzioa
Donostia
2014ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hondarribiko Udaleko Kultura Departamenduak eta Alfonso Sastre kultur elkarteak antolatuta, Alfonso Sastre eta Eva Forest omenduko dituzte bihar Hondarribiko Itsas-Etxean, Eva Forest hil zela zazpi urte bete direla eta Sastrek 88 urte bete berri dituela gogoratuz. Carlo Frabetti eta Fito Rodriguez idazleek aurkeztuta, ekitaldia 19:00etan hasiko da, txalaparta emanaldi batekin. Sastre eta Foresti buruzko diaporama batzuk ikusteko aukera izango da, eta Nikolas Aldaik, Koldo Ortegak eta Fito Rodriguezek Sastreren hainbat testu irakurriko dituzte, La sangre y la ceniza eta La taberna fantástica obretako pasarteak, besteak beste. Joan den astelehenean, maiatzaren 12an, antzeko omenaldi bat egin zieten Sastre eta Foresti Madrilgo ikastetxe batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.