Zinema

Scorseseren 'The Departed' nagusi Oscarretan

Film onenaren zein zuzendari onenaren sariak eskuratu ditu. Borja Kobeaga donostiarrak, berriz, ez du laburmetrai onena saritzen duen Oscarra eskuratzerik izan. Helen Mirrenek jaso du emakume aktore onenaren saria, eta Forest Whitakerrek gizonezko aktorearena.

2007ko otsailaren 26a
15:48
Entzun
Hollywoodeko Kodak antzokian bart banatu dituzte aurtengo Oscar sariak, mundu osoan zinema arloan ematen diren ospetsuenak, eta irabazle nagusiak Martin Scorsese zinemagilea eta haren The Departed filma izan dira. Orain arte Hollywoodeko Akademiak baztertu samar izan du Scorsese, eta bart jaso dituen zuzendari onenaren, film onenaren, egokitutako gidoi onenaren eta muntaia onenaren sariekin, nolabait, zor hori kitatu duela ematen du.

Aktore onenen arloan, berriz, ez da ezustekorik izan faboritoek eskuratu baitituzte Oscarrak: Helen Mirrenek jaso du emakume aktore onenaren saria, The Queen filmagatik. Gizonezko aktore onenarena, berriz, Forest Whitakerrek The Last King of Scotland-engatik.

Aurten euskal herritar bat ere bazen Oscarra jasotzeko izendatuen artean, Borja Kobeaga zinemagile donostiarra, Eramos pocos laburragatik. Azkenean, ordea, AEBetako West Bank Story-k jaso du saria. Esku hutsik baina pozik itzuliko direla adierazi du bart goizaldean Kobeagak Los Angelesen. Oscar sarietarako izendatuta egotea bera "sari handia" dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.