Hilabete baino gutxiago falta da Donostiako 59. Zinemaldia abiatzeko —irailaren 16anhasiko da, Intruders filmarekin—, eta dagoeneko jakinekoak dira sail ofizialari eta beste sail nagusiei buruzko datu gehienak, baita Glenn Close aktoreak jasoko duela Donostia saria ere. Hala ere, oraindik ezjakinean geratzen dira zenbait atal. Horietako biren berri eman zuten antolatzaileek atzo.
Zinema Mugimenduan amaitzear edo postprodukzio fasean dauden film luzeen saila da, eta Amiens eta Friburgoko zinema jaialdiekin elkarlanean antolatzen du Zinemaldiak. Garapen bidean dauden herrialde arabiarretako, Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako lanak aurkeztu daitezke. Lau film aukeratu dituzte: Confession and Struggle (Eliane Raheb, Libano), The Last Friday (Yahya Alabdallah, Jordania), Une fusée dans le ciel (Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas, Frantzia-Libano) eta When I Saw You (Annemarie Jacir, Palestina-Jordania).
Zinema Eraikitzen saila Tolosako (Frantzia) Rencontres Cinemas d'Amerique Latine jaialdiarekin batera antolatzen du Zinemaldiak, Latinamerikako zinemari laguntzeko. 71 film aurkeztu dira, eta sei dira aukeratutakoak: Era uma vez Verônica (Marcelo Gomes, Brasil), Infancia clandestina (Benjamin Avila, Argentina), Joven & Alocada (Marialy Rivas, Txile), Un mundo secreto (Gabriel Mariño, Mexiko), La playa (Juan Andres Arango, Kolonbia) eta 7 cajas (Juan Carlos Maneglia eta Tana Schembori, Paraguai).
Sei filmek osatuko dute Zinema Eraikitzen saila, Donostiako Zinemaldian
Zinema Mugimenduan atalean, Libano, Jordania eta Palestinan egindako lau pelikula emango dituzte jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu