SERA CAHOONE
'I've Missed You All These Years'
Diskoetxea: Sub Pop.
Band of Horses taldearen bateria jotzailea izan zen Sera Cahoone, eta bere kasa disko batzuk argitaratu zituen 2010eko hamarkadan, baina ia hamar urte zeramatzan ezer kaleratu gabe. Beraz, berri pozgarria da I’ve Missed You All These Years hau. Bertan, country musika da abiapuntua —Horse Running da adibiderik argiena—, baina Cahoonek badaki kantu bakoitzari ukitu berezia ematen, eta, ondorioz, disko askotarikoa osatu du. Alde horretatik, batzuetan (Pulling Up Roots) Neko Caseren lana ekar dezake gogora. Nolanahi ere, kantuak nabarmendu behar dira, pausatu eta tristeetan bezala (No One Like You, Supposed to Be) nabarmentzen baita Cahoone biziagoetan ere (Say Something).Â