SGAE eraberritu behar dela diote hainbat kidek, irudi «txarra» garbitze aldera

Bazkideak «zentzuzko epe batean» batzarrera deitzeko eskatu diote behin-behineko zuzendaritza taldeari

Agentziak
Madril
2011ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
SGAEko zuzendaritzako hainbat kideren atxiloketen eta ustelkeria salaketen ondotik, Espainiako egile eskubideen elkarteko 50 bat bazkidek batzarra egin zuten atzo Madrilen. Erakundearen irudia uneotan «penagarria» dela, eta garbitze aldera, SGAE eraberritzeko beharra agertu zuten. Lehentasunezkotzat jo zuten elkartearen irudi publikoa garbitzea, «aire kontrolatzaileen ondotik» txarrena haiek dutela iritzita.

Behin-behinean ari den zuzendaritza batzordeari zuzendutako testua onartu zuten batzarrean. Bertan, «zentzuzko epe batean» bazkideak ezohiko batzarrera dei ditzala eskatu diote, baita kudeaketa batzorde bat sor dezala ere, azken hauteskundeetara aurkeztutako bi hautagaitzetako kideek eta bost «independentek» osatua, estatutuak berritu eta bozak berriro egiteko. Kide horiek adostasunez aukeratzea proposatu dute, eta gogorarazi dute baldintza hori ez zuela betetzen Miguel Satrustegik —herenegun zuzendaritza batzordeko buru izateari uko egin zion Satrustegik—.

SGAEko bazkide bakoitzak boto bat ordezkatzea ere aldarrikatzen dute. Egun, 100.000 bazkidetik 8.271k baino ez dute boto eskubidea erakundean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.