SGAEko zuzendaritzak hauteskunde deialdia berretsi du

Urtarrilean egingo dira bozak, eta bitartean hutsik egongo da Teddy Bautistak betetzen zuen zuzendari kargua

Agentziak
Madril
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
SGAEko zuzendaritza batzordeak berretsi egin zuen atzo kudeaketa batzordeak joan den astean hartu zuen erabakia. Beraz, hauteskundeak egingo dituzte datorren urteko urtarrilaren 16an. Zuzendaritza batzordeak, gainera, batzar orokor batera deitu du irailaren 20rako, hauteskunde sistema berraztertuko duen batzorde bat sortzeko ideiarekin.

Erakundeak jakinarazi du, gainera, SGAEko zuzendari kargua hutsik geratuko dela hauteskundeak egin arte. Teddy Bautistak bete zuen azkenekoz kargu hori, baina uko egin zion ustelkeriagatik inputatuta egon ondoren. Orduz geroztik, batzorde batek hartzen dituerabakiak.

Horrez gain, atzo egindako bileran Santiago Moncada antzerkigilea erakundeko presidente izendatu zuten, Jose Luis Borauren ordez.Zuzendari ekonomiko-finantziero kargurako, berriz, Jose Maria Diez-Picazo aukeratu dute. Ikerketa batzorde bat martxan jartzea ere onartu zuten bileran, erakundean gertaturiko diru desbideratzeak eta bestelako iruzurrak ikertzeko. Ramon Lopez Vilas zuzenbide zibileko katedradun eta Auzitegi Goreneko magistratu ohiak gidatuko du batzorde hori.

Mikel Erentxun abeslariak bileratik ateratzean adierazi zuenez, aho betez hartu zituzten erabakiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.