MUSIKA. Kubako kantari Silvio Rodriguezek disko berria du kalean: Para la espera. Lagun zaharrei eskaini nahi izan die lana, eta haien artean aipatu ditu Luis Eduardo Aute, Marcos Mundstock, Juan Padron eta Luis Sepulveda. Hamahiru kantu bildu ditu lan berrian; hiru aurrez grabatuak zituenak, eta hamar azken urte hauetan konposatutakoak.