MUSIKA. Silvio Rodriguez kantari kubatarrak adierazi du berak 1998an Habanan irekitako Abdala musika estudioa azkenetan dagoela, eta hori Kubako Gobernuaren funtzionarioek jartzen dizkioten trabengatik dela. «Abdala Fidel Castroren onespenarekin zabaldu genuen [Kubako Gobernuaren finantzaketarekin], eta orain hilzorian dago. Gobernuko kideek badakite, baina ez dute ezer egiten». Jartzen dizkioten oztopoengatik, argindarrik ere ez duela salatu du.
Silvio Rodriguezek Habanaren trabak salatu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu