Slavoj Zizek eta Salman Rushdiek irekiko dute Gutun Zuria jaialdia
Apirilaren 7tik 10era izango da, eta Errusiako literatura ere aztertuko dute Vladimir Makanin eta Alexei Varlamovek
Salman Rushdie eta Slavoj Zizek idazle eta pentsalariek emango diote hasiera Gutun Zuria jaialdiari, apirilaren 7an, antolatzaileek aurreratu dutenez. Bilboko Alondegian hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira apirilaren 10era bitartean. Catherine Millet, Antonio Altarriba eta Javier Cercasek ere parte hartuko dute jaialdian: apirilaren 8an hitzaldi bana emango dute. Horretaz gain, aurrerantzean herrialde bat gonbidatuko dutela jakinarazi dute. Hala, aurten Errusiako literatura izango dute aztergai, eta, horretarako, idazle hasi berriak zein prestigiodunak etorriko dira Bilbora. Vladimir Makanin eta Alexei Varlamov izango dira Gutun Zurian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu