HILBERRIA. Joxe Mari Iriondo

Soinu handiari itsatsita

gorka erostarbe leunda
2016ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Larunbatean zendu zen Joxe Mari Iriondo Mendizabal soinu jotzailea, uztailaren 2arekin. Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen, 1931n, eta 1950ean Zaldibarrera (Bizkaia) ezkondu zen. 15 urte zituela, festetan jotzen hasi zen soinu handiarekin, saxofoia eta bateria lagun zituela. Arrate irratiaren eskariz, hainbat grabazio egin zituen 1959an, eta, 1960an, bi single eman zituen argitara, Columbia diskoetxearekin, Benito Osa pandero jotzailea lagun zuela. Soinu jotzaile izateaz gain, trikiti txapelketako epaimahaikide izan zen urte askoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.